TRANSKRIPZIOA
Esplikauko pixkat nola asi ziñan gimnasia ritmika iten ta gaur egun ze itezun ta nola ibiltze zean konpetiziyotan ta ori? Ba zazpi urtekin asi nintzan Zarautzen entrenatzen ta amar urtekin konpetitzen asi nintzan. amaika urtekin Donostiko entrenatzaileak deitu ziaen entrenatzea juteko Donostira, ta oain an entrenatzet. Taldeka ta banakako tenporadak daude, ta biyak iteitut. Taldeka lau españako txapelketata junaiz ta banakakuak irutan eonaiz. Oain astian bost aldiz entrenatzet,ta indibidualeko tenporadako preparatzen ai naiz. Sakrifizio asko ekartzeu baño oso gustoa nao ta asko gustatzezait. Oain pelota, soka, uztaia, mazak ta zintakin ibiltze naiz. EUSKARA BATUAN Azalduko nola hasi zinen gimnasia erritmikoan, gaur egun zer egiten duzun eta nola ibiltzen zaren txapelketetan eta hori? Zazpi urterekin hasi nintzen Zarautzen entrenatzen eta hamar urterekin lehiatzen hasi nintzen. 11 urterekin Donostiako entrenatzaileek deitu egin ninduten Donostiara joateko entrenatzera, orain han entrenatzen dut. Taldeka eta banakako tenporadak daude eta biak egiten ditut. Orain astean bost aldiz entrenatzen dut eta bakarkako tenporada prestatzen ari naiz. Sakrifizio asko ekartzen du, baina oso gustora nago eta asko gustatzen zait. Orain pelota, soka, uztaia, mazak eta zintarekin ibiltzen naiz. EUSKAL HERRIA(2006ko datuen arabera),Euskal Herriak zazpi probintzia ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Hauek dira hiriburuak: Gasteiz (Araba), Bilbo (Bizkaia), Donostia (Gipuzkoa), Baiona (Lapurdi), Garazi (Nafarroa Behera), Iruñea (Nagarroa Garaia), Maule (Zuberoa). Lurraalderik handiena Nafarroa Garaia da, 10.421km2 ditu. Lurralderik txikiena Lapurdi da, 855.7km2 ditu. Nahiz eta Nafarroa Garaia lurralderik handia izan, ez da biztanle gehien dituen probintzia. Biztanleak ez daude modu orekatuan banatuta, industria eta turista gehien dauden hirietan jende gehiago bizi da lan gehiago dagoelako. Udalerri kopurua hedadurarekin bat dator, baina ez dauka zerikusirik biztanle kopuruarekin, adibidez Nafarroa Garaian 272 udalerri daude eta 600.231 biztanle bizi dira, Bizkaian 53 udalerri daude eta 1.138.131 biztanle daude. Euskal Herriak 3.005.670 biztanle ditu, 143,5eko dentsitatea du, 20.950km2 ditu eta 685 daude. Zarautz Gipuzkoan dago kokatuta, 14,8km2 ditu eta 23.117 biztanle ditu.
NIRE AMA
Nire ama, Marijo Asensio, 1962. urtean jaio zen Palentzian. Han bizi izan zen bi urtez, gero Debara joan zen bizitzera, bere guraso eta ahizparekin. 22 urte zituenean nire aitarekin ezkondu zen eta urte berdinean bere lehen semea eduki zuen, nire anai handia, 1984. urtean. Nire anaia jaio eta gero Lekeitiora joan ziren bizitzera. Han arropa denda bat ireki zuten. 10 urtez egon ziren han eta denbora hori pasa eta gero, Debara bueltatu ziren. Debara itzuli bezain pronto, Zarautzen ireki zuen arropa denda. 5 urte egon zen Debatik Zarautzera egunero etortzen, nire anai ertaina jaio zen arte, 1999. urtean. Jaio zenean, Zarautzera etorri ziren bizitzera eta nire ama dendan lana egiten jarraitu zuen. Dendak arrakasta izan zuen eta lokala handitu egin zuten. 2002.urtean, bere azkenengo alaba izan zuenean (ni jaio nintzenean), giltzurrunetan gaixotasun bat eduki zuen eta oso gaizki egon zen urte osoa. Ondo jarri zenean, indar askorekin bueltatu zen eta gogor egin zuen lan. Kitara dendarekin jarraitu zuen 2012. urtea arte. Urte horretan “Leonce” izeneko dendak irekitzen hasi ziren, Fringomania enpresarekin. 2012. urtean, Kitara denda mantendu zen, baina urte horren abenduan itxi egin zuten. Marijo ez zegoen oso pozik, denda hori 20 urtez bere bizitza izan zelako, baino oso azkar pasa zitzaion, Leonce-k arrakasta handia izan zuelako. 2013an Iruñean ireki zuten beste bat eta hori eta gero beste denda asko ireki dute: Bartzelonan, Madrilen. Donostian eta Valentzian, adibidez. 2015ean Zarauzten bigarren denda jarri zuten. 2016. urtea oso zaila izan da Marijo-rentzat. Bere aita oso gaixo egon da eta Mendaroko ospitalean ingresatu zuten uztailak 16ean. Orain dela gutxi bueltatu zen bere etxera, baino nire amak bisitatzera joaten da ahal duenean. Gaur egun “Leonce” denda asko ditu Espainian zehar sakabanatuta eta bere familiarekin bizi da Zarautzen. |
Nadine SalgadoDBH 3.C |