ESKUKO TELEFONOAREN ERABILPENA
Eskuko telefonoaren erabilpena gaur egun interes handia duen gai bat da, dudarik gabe. Izan ere, komunikazioa errazteko tresnarik onena bihurtu da eta jende askoren poltsikoan aurkitu dezakegu. Onartu behar da zenbait egoeratan ezinbestekoa bihurtu zaigula. Baina horrela jarraitzen badugu, 10 urtetan zer egingo du mugikorrak? Sukaldatzeko gai izango al da? Edo gure hitzordu batera joango al da? Pasa gaitezen, bada, gaia atalez atal aztertzera. Nire ustez, gaurkotasunean “smartphone” deitutako tresnak, zeregin asko ditu. Zeregin horietatik asko oso baliagarriak dira, baina badaude beste arrazoi batzuk “smatphone”-ak oso arriskutsuak direla esateko. Ezer baino lehen, ‘modan’ dauden sare sozialetan zure informazio pertsonala guztien esku egon daiteke. Gai honetan adituak direnak gomendatzen dute 12 urte izan arte ez dela mugikorra izan behar. Izan ere, gaur egungo haurrek 8-10 urterekin izan dute bere lehengo eskuko telefonoa. Edozein modutan ere, haurrek goiz edukitzea bere lehenengo mugikorra ona izan daiteke, bere segurtasunerako, adibidez. Era berean, mugikorrak lagunekin harremanetan egoteko eta beraiekin zenbait argazki eta dokumentu partekatzeko balio du. Horren ondorioz, lehen baina adizio kasu gehiago ematen ari dira. “Smartphone”-ak harremanetan egoteko balio duenez, beti ari gara begiratzen eta gutxinaka gutxinaka, iristen gara puntu batera ezin garela hura gabe bizi. Diotenez, pertsona batek egunean 5 orduz egon daiteke mugikorraren pantailaren aurrean. Aurreko guztia laburbilduz, zera esan daiteke: denbora asko jarduten gara mugikorrarekin eta hori oso kaltegarria izan daiteke bai gure bistarako eta bai gure bizitzako denbora ondo banatzeko. Gogoratu, beraz, zure lagunekin hitz egin, musika entzun, sare sozialekin kontuz ibili baina ez pasa denbora asko pantailaren aurrean! Nadine Salgado DBH 3.C
0 Comentarios
|
Nadine SalgadoDBH 3.C |